Friday, June 30, 2006

BISITARIEN TARTEA II

Lehen ere idatzita neukan ispirazio faltan nenbilela, ezta? Ba oraindik ere jarraitzen dut, ze lehenago egindako postean komentario bakar bat jaso dut, eta ideia dezente absurduarekin (idatzi zuenari eskuminak bidali nahi nizkioke eta absurduarena ez dezala gaizki hartu, errespetu guztiz esan dut eta). Egia izan daiteke, blog hau bisitatzen dutenek (3-4 pertsonak) nik baino imaginazio gutxiago izatea? Ea oraingoan kalean zehar ikusten duzutena edo kalakan bertan bada ere (kalaka zer den ez dakienarentzat oharra: kalaka Xabier Eguzkitzek aurkezten duen saioa da.) komentario bat utzi zuen ideiarekin. Aldez aurretik eskerrak idazte pentsatzen duenari. Gainontzekoei agur bero bat.

Labels: ,

Sunday, June 25, 2006

TXOLARREA SAREAN ZEHAR


Tolosaldetik beste lehio bat zabaldu dute mundura. dute sarean. Hemendik aurrera Txolarre Irratiak bere txokoa izango du interneten eta eguneroBeren eskualdeko mundu txikia, haundi egin uhinen bitartez irratitik eskaintzen duten hori bera, klik batean izango duzu eskura. Hor behean, ezkerrean, komunikabideen linketan aurkitu ahal izango duzue.


Labels: