Tuesday, December 20, 2005

BERTSO EXHIBITION CENTER B.E.C.TETA


BEC bete egin zen guztiz. Bero franko egin zuen horregatik, kontuan hartuz berogailua ere bazegoela.
Aurten ere Andoni Egañak irabazi zuen. Bigarren Unai Iturriaga izan zen. Hirugarren eta laugarren Maialen Lujanbio eta Amets Artzallus. Bosgarren postua Igor Elortzari egokitu zitzaion. Sustrai Colinak seigarren egin zuen, eta Aitor Mendiluze eta Jon Maia zapi eta zortzigarren puntuz berdinduta hauek ere.
Jende askok esan dit eskolan:
-Jo! Beti berdinak irabazten du.
Zerbaitengatik izango da ba!! Onena bera bada ezin zaio ezer egin. Eta onena izaten jarraituko du orain datozen bertsolariekin… Sariak banatu zituzten bertso eskolako umeek bakoitzak puntu bat kantatu behar eta batzuk huts egin ez zuten ba!! Beno, Ona hemen sailkapena (goiz eta arratsalde batera):


Andoni Egaña Makazaga
1796.5
Unai Iturriaga Zugaza-Artaza
1746
Maialen Lujanbio Zugasti
1206.5
Amets Arzallus Antia
1206.5
Igor Elortza Aranoa
1174
Sustrai Colina Acordarrementeria
1171.5
Aitor Mendiluze Gonzalez
1156
Jon Maia Soria
1156

Bertso onenez gozatzeko, sartu www.txapelketanagusia.com en.Bertan aurkituko duzue informazio gehiago.
Ni ikeako katalogoan jezteko aulkirik badagoen begiratzera noa!!

Labels: ,

1 Comments:

Anonymous Anonymous said...

Bai bai, puntu bat kantatu behar izan ziteken haurrek eta bakarren batek baita huts egin ere, bañon nor da gai bapatean taula gañera igan eta 13000 lagunen aurrean ziurtasunez kantatzeko 8 fenomeno hoiez aparte?
Ikaraarri gozatu niken finealean eta hik ere gozatu ederra hartu huen gure patatekin bazkalorduan!

11:16 a.m.  

Post a Comment

<< Home